Nortzuk gara.  Gu

Labetik irten berri den ogiaren usaina gogoratzen? Hala usaintzen du Parriaundik. Ogia egitea da gure lanbidea eta, noski, adituak gara geurean.

1967an hasi ginen okintzan. Familian, nola bestela? Sekretuz eta tradizioz beteriko produktu hau da gure ogibidea eta egun haietako ilusio berdinaz jarraitzen dugu. Goizean goiz ogi faltarik ez dezazun, ordu txikitan hasten gara lanean. Azken finean Parriaundin hori baikara: okin adituak.

Urkiolako Parke Naturalaren magalean dagoen gure okindegi nagusitik, zure beharrei eta gustuei erantzuna emateko goi-mailako produktu sorta zabala lantzen dugu. Okin aditu onenak ditugu gure artean, eta I+G departamentuarekin elkarlanean, gure taldeak produktu berriak garatzen ditu zuretzat.

Gaur egun 15 okindegi ditugu eta gure sare komertzialaren bitartez hainbat Catering enpresetan, ikastetxetan, ospitaletan, errestaurazio negoziotan eta azalera handiko saltokitan gaude presente. Bezeroek gure kalitate bereizgarriagatik, konpromisoagatik eta puntualtasunagatik aukeratzen gaituzte. Baina batez ere, haien behar partikularrak ulertzeko eta asebetetzeko dugun gaitasunagatik.