Gure produktuak.  Gure ogiak

Nutrizio-piramidean ezinbesteko elikagaia da ogia. Jaten duguna gara eta ogia gure otordu guztietan dago presente. Beraz, ogia osasuna da ere.

Parriaundin egunero tradizioa, ofizioa eta teknika batzen ditugu gure bezeroei ogi sorta zabala eskaintzeko: ogi klasikoetatik, forman eta zaporean ogi berritzaileenetara, beti ere artisau-ogietatik pasatuz. Ore ama naturalean oinarrituz, goi-mailako lehengaiak eta fermentazio prozesu luzeak dira gure ogien sekretuak. Gauzak horrela, gure ogien testurak, bolumenak, freskurak eta, batez ere, zaporeak eta aromak gainontzeko ogien artean bereizten gaituzte. Gure ogiek… ogi zaporea dute beti.

Ogiak energia, mineralak, zuntza eta proteina begetalak aportatu ditzan, lehengaien aukeraketa primerakoa izateaz gain elaborazioa oratze moteletan eta fermentazio luzeetan oinarritu behar da. Horrela, itxuraz inperfektua den, eta azal krokantea eta mami harrotua duen ogia lortzen dugu.

BETIKO OGIAK

  • Baguette
  • Galburu-ogia
  • Integrala
  • Libra
  • Txikiak
  • Gatz bakoak
  • Sopako

BASERRIKO OGIAK

  • Baserriko ogia
  • Etxeko ogia
  • Gaztela
  • Kateta
  • Korona
  • Galiziarra
  • Egur-labeko ogia
  • Rustikoa
  • Rustiko integrala
  • Txapata

GURE BEREZITASUNAK

  • Baratxuri ogia
  • Tipula ogia
  • Arto ogia
  • Moldezko ogia
  • Moldezko ogi integrala
  • Mahaspasa eta intxaurrak

OGI OSASUNTSUAK

  • Oloa
  • Zekalea
  • Espelta
  • Zuntzezko ogi berdea
  • Espelta moldea
  • Zereal anitzeko ogia
  • Omega3
  • Gluten bako ogia
  • Haziak

GOURMET OGIAK

  • Hazizko opila
  • Mini-baguetina
  • Mini-erronboa
  • Mini-txapata
  • Mollete ogia
  • Txapata ogitartekoa
  • Jantoki txapata
  • Jantoki txapata integrala